Ariketa 4



BILATU LABI BURUZKO INFORMAZIOA

http://www.interior.ejgv.euskadi.eus/r42-aecon01/eu/contenidos/informacion/planes_labi/eu_doc/labi.html




Euskadiko Herri Babeseko Plana edo «Larrialdiei Aurregiteko Bidea-LABI» Gobernu Kontseiluaren akordio bidez onartu zen, 1997ko ekainaren 24ko bileran, Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak aldeko irizpena eman eta gero.




Euskal Autonomia Erkidegoan, plan hori dugu larrialdien kudeaketa
antolatzeko tresna nagusia.


Hor dauzkagu zehazturik plangintza-lan horrek Euskadin bete behar dituen irizpide orokorrak; hor dago taxuturik babes zibila erakunde-maila guztietan planifikatzeko prozesu osoa; eta hor dago taxuturik orobat Euskadiko babes zibilerako lurralde-plana bera, hau da, antolakuntza-eredu orokor edo arrisku askotarako bat, balio duena hondamendi-larrialdiei aurre egiteko, haietarako plangintza berezirik eduki ez, eta zuzentze-lanak edo koordinazio-lanak erkidego-mailan egin behar direnean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario